Agaricus bernardii (Quél.) Sacc.
Clavis syn. Hymen. Europ. :89 (1878)
11/07/2003DurangoJardín (Cedro)
Sinonimoak:
Agaricus maleolens Møll.
Oharrak:
Handia eta haragitsua da; 15 cm-tik gorako diametroa izan dezake. Zuria da gaztetan; txapelaren kutikula nabartsua da, eta ezkata handiak izan ditzake. Soberakinak ditu ertzetan, eta barnera kurbatuta egoten da luzaroan. Hanka laburra eta zabala du; erroluze samarra da eta goranzko eraztun lodi edo zorrogilea du. Orriak estu xamarrak dira; haragia, berriz, zuri eta trinkoa, nabar-arrosa kolorekoa, batik bat hankaren goialdean. Ale helduek usain sakon eta desatsegina dute.
Ekologia:
Itsasertzeko esparru hondartsuak edo itsasertzeko belardiak izaten dira espezie honen habitata. Argazkiko aleak, ordea, Durangoko lorategi publikoan hazi ziren, zedro gazte baten azpian, zirkuluerdiak osatuz. Urtean behin baino gehiagotan ernamuindu daitezke, udaberri-erdialdetik udazken-amaiera arte. Nahiko espezie bitxia da.
Jangarritasuna:
Ezezaguna edo susmagarria
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Cappelli A., 1984, Agaricus L.: Fr. - Fungi Europaei 1
Cetto B., 1979, Guía de los hongos de Europa - 3
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 1
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Parra L.A., 2003, Contribution to the knowledge of genus Agaricus (Fungi non delineati 24)
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Ruiz J.M. & Ruiz Esteban, 2005, Guía micológica Tomo 3 (Agaricus)
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster