Rhodocybe gemina (Fr.) Kuyper & Noordel.
Persoonia, 13(3) :379 (1987)
13/09/2002DurangoCiprés de Lawson
Sinonimoak:
Rhodocybe truncata (Schaeff.) Sing.
Rhodopaxillus truncatus R. Mre.
Izen arruntak:
Rojilla, gorrizta
Oharrak:
Espezie aldakor samarra da, bai morfologiari bai koloreari begira; hala, bada, ez da beti identifikatzen erraza. Eskuarki, kolore marroi gorrizta badu ere, kolore argiagoak, krematsua edo larru kolorea ere har dezake, kolore gorririk gabe. Oina, berriz, zurixkagoa izaten da. Xaflak estuak dira, kolore krematsukoak eta tonu arrosak hartzen ditu helduaroan. Txapela lehorra da, lausotu samarra. Normalean zapala da eta ertza biribildua izaten du nahiko denboraz. Diametroko 8-10 cm har ditzake, eta, oina, txapelarekin alderatuta, laburxeagoa izan ohi da. Haragi sendoa du, eta usain atsegina edo irintsua. Jangarri ona da. Forma xeheenetan, Lepista inversa espeziearekin nahas daiteke, baita Clitocybe generoko espezie gorrixkekin ere. Kolore arrosatsuko esporek bereizten dute haietatik.
Ekologia:
Askotariko habitata du; normalean belar-gune ireki samarretan agertzen da, baita hostozabalen nahiz koniferoen basoetako soilguneetan ere. Udaberrian ager badaiteke ere, batik bat uda amaieran eta udazken hasieran agertzen da, zenbait alez osatutako taldeak eginez. Ez da oso arrunta, eta batez ere garaiera handiko edo barnealdeko guneetan ageri ohi da.
Jangarritasuna:
Goxoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 4
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 2
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 2
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 2
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Palazón F., 2001, Setas para todos
Picón R.M., Undagoitia J., Fernández J. & Fernández R., 2004, Macromicetos de la Res. de la Biosfera de Urdaibai
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster