Panaeolus rickenii Hora
Trans. Br. mycol. Soc., 43 :454 (1960)
31/05/2002P.N. UrkiolaEstiercol
Sinonimoak:
Panaeolus acuminatus auct.
Panaeolus caliginosus Jungh.
Oharrak:
Txapel kanpaitsua du (argazkiko ale ilunena deformatuta dago, parasitoren baten erasoaren ondorioz), txokolate marroi kolorekoa. Likido-tantatxoak izerditzen ditu gaztaroan (ikus 2. argazkia) eta lehortutakoan, helduaroan, orban bereziak uzten dituzte tantek bai orrietan bai hankaren gainaldean. Ez du errezel-hondarrik izaten txapelaren ertzean, eta halaxe bereiz dezakegu Panaeolus sphinctrinus espezietik. Bere generoko gainerako espezieak bezalaxe, haluzinogenoa dela uste da.
Ekologia:
Espezie goroztarra da, behi edo zaldi azienden gorotzetan edo inguruetan bizi da, baita zelai ongarrituetan ere. Udaberri-erdialdetik udazken bete-betera agertzen da. Ohiko espezia da gure inguruan, eta talde txikiak sortu ohi ditu.
Jangarritasuna:
Toxikoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 4
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 2
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster