Marasmius scorodonius (Fr.: Fr.) Fr.
Epicrisis systematis mycologici, (Uppsala) :379 (1838)
11/07/2002P.N. UrkiolaPicea abies
Sinonimoak:
Marasmius alliatus (Sch.) Schroet.
Oharrak:
Neurri txikikoa da, 1-3 cm-ko diametrokoa; txapel arrosa nabarra du gaztetan, eta argitu egiten da perretxikoa zahartu ahala (erdialdea ez da horrenbeste argitzen). Hanka laua eta distiratsua da, kobre kolore ilunekoa behealdean. Orriek tartea dute euren artean, eta zuri-zuriak dira. Berakatz usain sendoa dute, eta metro askora ere hauteman daiteke.
Ekologia:
Normalean udan agertzen da, uztaila eta iraila (urria) bitartean; ale ugariko koloniak eratzen ditu, batik bat, izeidi-basoetako lurrustelean; pinuen edo hostozabalen azpian ere ager daitezke noizean behin. Oso ohikoa ez bada ere, ateratzen denean, ugari ateratzen da.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bauer C. A., 1982, Los hongos de Europa
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 3
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
García Rollán M., 1984, Setas de los arboles
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Grünert H. & Grünert R., 1984, Setas (Guías de la naturaleza)
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 3
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster