Coprinus macrocephalus (Berk.) Berk.
Outl. Brit. Fung., (London) :180 (1860)
03/07/2002OletaPaja
Oharrak:
Coprinus generoko bere taldekide guztiak nahiko antzekoak direnez, ez da beti erraza izaten taldeko espezieak makroskopikoki sailkatzea. Zilar koloreko txapel grisa du, erdialdera iristen diren ildaska edo tolestura erradialekin. Erdialdea ezkata zuriz erabat estalita egoten da gaztaroan. Hanka zurixka ezkatatsua da hasieran, eta ia erabat laua da helduaroan, eta ez da erroluzea Coprinus cinereus espeziea bezala. Tamaina handi samarrekoa izan daiteke, 12 cm luze hankan, eta 5 cm-ko diametroa txapelean. Oso hauskorra da.
Ekologia:
Konpostean edo deskonposizioan dagoen lasto-fardeletan oparo agertzen da, baina nahiko galkorra da. Udaberri amaieran eta uda hasieran agertzen da batik bat, eguraldia hezea denean. Ez da oso ohikoa.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 4
Cetto B., 1994, I funghi dal vero - 6
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster