Coprinus acuminatus (Romagn.) Orton
Notes R. bot. Gdn Edinb., 29(1) :86 (1969)
16/09/2003P.N. UrkiolaPista forestal (Pinus sylvestris)
Sinonimoak:
Coprinus atramentarius v. acuminatus Romagn.
Oharrak:
Coprinus atramentarius antzekoa bada ere, makroskopikoki badu desberdintasunik; izan ere, txapelean titi markatu samarra du, eta marroitsuagoa da, batik bat erdialdean. Gehienetan, generokide hori baino txikiagoa da.
Ekologia:
Birritan ernamuin daiteke; lehenik uda hasieran eta udazkenean, gero. Taldean hazten da, soropil trinkoetan, baso-pisten ertzetan eta pago nahiz pinuen azpietan. Ez da oso espezie arrunta; toki jakinetan agertzen da, baina toki horietan, oparo agertzen da, ehunka aleko taldeak osatuta.
Jangarritasuna:
Jangarria (Toxikoa gordinik)
Bibliografia:
Iglesias P., 2002-2004, Setas del Parque Natural de Urkiola Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster