Laccaria bicolor (Maire) Orton
Trans. Br. mycol. Soc., 43 :177 (1960)
12/05/2002DurangoPinus radiata
Sinonimoak:
Laccaria farinacea (Huds. ex Gray) Sing.
Laccaria proxima v. bicolor (Maire) Kühn. & Romagn.
Oharrak:
Laccaria espezie hau erraz identifika daiteke, hankaren oinarriari erreparatuta, kolore ubeleko mizelioaren hondarrak baititu. Orriek ere kolore bera dute baina ez horren sakona, batik bat ondo hidratatutako ale gazteetan. Horrexegatik orri arrosako L. farinacea espeziea sortu zen, orri ubeleko L. bicolor espezietik bereiz. Gaur egun, ordea, L. farinacea eta L. bicolor espezieak bat bakarra direla jotzen da.
Ekologia:
Urtean birritan edo gehiagotan ernamuin daiteke. Aldi euritsuen ostean agertzen da, batik bat udaberri eta udazkenean ?ez horren sarri udan. Badirudi koniferoei uztartuta hazten dela: batik bat pinuen inguruan agertu ohi da, taldeak osatuta. Ez da oso espezie arrunta.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 3
Cetto B., 1993, I funghi dal vero - 5
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Palazón F., 2001, Setas para todos
Phillips Roger, 1981, Les champignons
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster