Helvella villosa (Hedw. ex Kuntze) Diss. & Nannf.
Svensk bot. Tidskr., 60 :330 (1966)
---
Sinonimoak:
Cyathipodia villosa (Hedw.: Kuntze) Boud.
Helvella chinensis (Vel.) Nannf. & L.Holm
Oharrak:
Txapela irregularki gingildua da, irregularki bihurritutako bizpahiru lobulurekin, beltz-gisaxka, batzuetan argiagoa. Barne aurpegia ere grisaxka da. Oin irregularra du, zilindriko samarra, luzetarako izurduna. Kolore zuri grisaxka du, sahiestua; batzuetan tarte huts handiak sortuz. Hauskorra. Haragi mehea du, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea. Oso espezie aldakorra da bai mitra formari bai koloreari begira (gris argitik ia beltzera). Erdipurdiko jangarria bada ere, gordinik toxikoa da.
Ekologia:
Udaberri eta udazkenean ateratzen da, batzuetan baita neguan ere, edozelako basotan. Nahiko arrunta da gure inguruan.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 1
Cetto B., 1993, I funghi dal vero - 7
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 1
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster