Elaphomyces granulatus Fr.
Syst. mycol., (Lundae), 3 :58 (1829)
27/02/2003OletaPicea abies
Sinonimoak:
Elaphomyces cervinus (L.) Schlecht.
Elaphomyces leucocarpus Vitt.
Hypogaeum cervinum Pers.
Izen arruntak:
Criadilla de ciervo, basahuntz-boilurra
Oharrak:
Forma esferikoa edo oboidea du, eta lauzpabost zentimetroko diametroa. Zenbaitetan, laua edo irregularra izan daiteke; kolore okre gorrizta du, garatxo leunezko gainazala. Hazkuntza-aldian hifa errizomofen geruza babesle batek estaltzen du. Ebakitakoan, peridio zurixka ikusten zaio, eta, horri esker, Elaphomyces muricatus espezietik bereiz dezakegu. Espezie hau nahiz E. muricatus espeziea Cordiceps generoko espezieek parasitatu ohi dute, eta, era berean, basoko zenbait animaliaren (orein, orkatz, basurde edo urtxintxen) elikagai ere badira, eta lurzorua iraultzen aritzen dira perretxiko hauen bila.
Ekologia:
Normalean udazken-amaieran edo uda-hasieran ernamuintzen da, eta gainazalera atera badaiteke ere, lur-azpian hazten da, humus-geruzaren azpian hain zuzen, 5 cm-ko sakoneran gehienez. Koniferoen basoak maite ditu gehien, eta nahiko ohikoa da pinu gorrien edo izei gorrien azpian. Espezie arrunta da; leku jakinetan ugaria oso.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
De Diego Calonge F., 1979, Setas (Hongos) Guía ilustrada
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 2
Montecchi A. & Sarasini M., 2000, Funghi ipogei d'Europa
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Picón R.M., Undagoitia J., Fernández J. & Fernández R., 2004, Macromicetos de la Res. de la Biosfera de Urdaibai
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 1
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster