Lycogala epidendrum (L.) Fr.
Syst. mycol., (Lundae), 3(1) :80 (1829)
24/04/2003DurangoPinus radiata (tronco)
Oharrak:
Mixomizeto mota bat da; ez du mizeliorik eratzen, benetako onddoek bezala; aitzitik, substratuaren gainean bizi da, ugalketa-aparatuak sortzeko gai diren plasmodioak edo forma ameboideak eratuz. Fruitu-gorputz puztuak sortzen ditu, zentimetro bateko diametrokoak gehienez; hasieran lirdingatsuak dira, eta izokin kolore arrosaxka polita dute; heldu ahala, ordea, kanpoaldea solidotu, eta paper gisako geruza marroi fina sortzen du; geruzaren barruan espora-multzoa egoten da.Ez dago argi taxonomikoki non sailkatu behar den, baina gaur egun animalien erreinuko mixomizetoen barnean sartu ohi da.
Ekologia:
Koniferoen egurretan eratzen dira batik bat, udazkenetik negura. Gure inguruko mixomizeto ezagunenetarikoa da, Fuligo septica eta Ceratiomyxa fruticulosa espezieekin batera.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 2
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 3
Moreno B., Gómez J., Jiménez J.F. & Infante F., 1996, Setas de Andalucia
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Palazón F., 2001, Setas para todos
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster