Tricholoma sciodes (Pers.) Martin
Cat. Syst. des Basidiomycetes :51 (1919)
11/09/2002P.N. UrkiolaHaya
Oharrak:
Nahiko arrunta da gure pagadietan, eta Tricholoma virgatum espeziearekin antz handia du ?azken hori, ordea, arraroagoa da Durangaldean. Txapela diametroko 8 cm-ra irits daiteke; konikoa da gaztetan, ganbila gero. Titi forma hartzen du; ertza izurtua da, izpitsua, kolore gris distiratsukoa. Xaflak muxarratu-bakanduak dira, elkarrengandik desberdinak, zurixkak hasieran eta grisak gero. Ertzaren puntak beltzak dira. Hanka zuri-grisaska da, zahiduna muturrean. Zapore mikatz eta mineko haragia. Ez da jangarria.
Ekologia:
Espezie hau udazkenean ateratzen da, pagoen azpian batik bat. Nahiko arrunta da gure inguruan.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Bon M., 1991, Les Tricholomes et ressembl. (Fl. Myc. D'Eur.) 2
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 3
Cetto B., 1993, I funghi dal vero - 5
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Galli R., 2003, I Tricolomi
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 9
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Palazón F., 2001, Setas para todos
Riva A., 1988-2003, Tricholoma (Fr.) Staude - Fungi Europaei 3 y 3a
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster