Tricholoma josserandii Bon
(1975)
21/10/2003P.N. UrkiolaPicea abies y Quercus
Sinonimoak:
Tricholoma groanense Viola
Oharrak:
Kontuz jokatu behar da espezie honekin, toxikoa baita eta Tricholoma generoko beste espezie jangarriekin (esaterako, ziza ilun-hankahorixkarekin) nahas baitaiteke, eta inoiz pozoitzeren bat eragin du. Hankaren kolore zuria eta txapelaren kolore gris argi edo zilartsua ditu bereizgarri (txapelak zimurdura erradialak izaten ditu). Usainak ukitu irintsua eta desatsegina du; askotarikoa, liburuaren arabera.
Ekologia:
Oso espezie arraroa da. Lehenbizikoz topatu da Euskal Herrian. Argazkian ageri diren aleak izei gorriko (Picea abies) basoan aurkitu ziren (tartean Quercus pyrenaica zuhaitz gazte batzuk ere baziren), eta lauzpabost aleko talde txikia osatzen zuten. Antza denez, nahiago dute udazkenaren lehen erdialdea.
Jangarritasuna:
Toxikoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Bon M., 1991, Les Tricholomes et ressembl. (Fl. Myc. D'Eur.) 2
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Galli R., 2003, I Tricolomi
Iglesias P., 2002-2004, Setas del Parque Natural de Urkiola Vol. - 2
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Riva A., 1988-2003, Tricholoma (Fr.) Staude - Fungi Europaei 3 y 3a
Soc. Micológica Errotari., , Errotari. Revista anual de micología. nº - 1
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster