Clitocybe alexandri (Gillet) Konrad
Tableaux analytiques des Hyménomycétes, (Alençon) :28 (1884)
02/11/2003DurangoPinus radiata
Sinonimoak:
Paxillus griseotomentosus Secr.
Oharrak:
Clitocybe perretxikoaren espezie sendoa da eta diametroko 10-15 cm har ditzake. Txapela likatsu samarra du, titi forma apur batekin eta ertza bihurritua gaztetan. Helduaroan zabaldu egiten da, eta kopa forma hartzen du apur bat. Kolore gris beix eta marroia du orban biribil bereziekin (ertzetan ugari-ugariak dira). Xaflak dekurrenteak dira eta kolore krematsukoak. Oinaren kolorea txapelarenarekin antz handia du baina argiagoa da eta gehienetan zabaldu egiten da oinarrian. Haragiak usain arin eta goxokoa izanik, jangarri ona da. Usain sendoko Clitocybe nebularis espeziearekin nahas daiteke, baina ez du orbanik txapelean.
Ekologia:
Espezie berozalea da, udazkenean atera ohi da arte edo pinupean. Horrexegatik arraroa da Durangaldean; hala ere, inoiz edo behin Pinus radiata azpian ikusi izan da azaro aldera.
Jangarritasuna:
Goxoa
Bibliografia:
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 2
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 2
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 3
Palazón F., 2001, Setas para todos
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 1
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster