Hygrocybe calyptriformis (Berk. & Br.) Fayod
Annls Sci. Nat., Bot., sér. 7, 9 :309 (1889)
02/12/2003OrobioCampa
Sinonimoak:
Hygrophorus amoenus (Lasch) Quél. ss. Rick.
Oharrak:
Hygrocybe generoaren barnean (kolore gorri eta horiak ditu bereizgarri) espezie hau txapelaren kolore arrosa- lilatsuagatik da berezia (inoiz edo behi argi-argia ia zuria). Txapela koniko eta puntazorrotza da gaztetan, baina, heldu ahala, erradialki urratu, eta ireki egiten da, mahatsondoaren kaliptra edo korola itxura hartuta. Oin zurixka du, tonu arrosekin, zilindrikoa edo goitik behera ildotua. Normalean luzea da, txapelaren diametroarekin alderatuta. Balio txikiko jangarria bada ere, ez da kontsumitu behar babestu beharreko espeziea baita.
Ekologia:
Espezie arraroa da; gutxi ongarritutako edo ongarritu gabeko zelaietan sortu ohi da, bakarka edo talde txikietan, batik bat udazkenaren bigarren erdialdean.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Boertmann D., 1995, The genus Hygrocybe (Fungi of Northern Europe 1)
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Bon M., 1990, Les Hygrophores. (Fl. Myc. D'Eur.) 1
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 3
Candusso M., 1997, Hygrophorus s.l. - Fungi Europaei 6
Cetto B., 1979, Guía de los hongos de Europa - 3
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 2
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Picón R.M., Undagoitia J., Fernández J. & Fernández R., 2004, Macromicetos de la Res. de la Biosfera de Urdaibai
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 2
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster