Russula parazurea J. Schaeff.
Zeitschrift für Pilzkunde :105 (1931)
03/09/2007IzurzaMixto
Oharrak:
Haragi gutxiko atzaparra da; diametroko 7-8 cm har ditzake, eta txapel lausotua du hasieran, kolore gris-urdinekoa edo gris-berdekoa. Erdialdea argiagoa edo marroitsua izan ohi da; ertza, berriz, kanelatsua eta zimurtua. Xaflak zurixkak dira, baina tonu krematsua hartzen dute espora ahulak heltzerakoan. Oina zuria da, zilindrikoa edo oinarrian zabaldua. Leizetsua izaten da maiz. Haragi hauskorra du, kolore zurikoa eta zapore gozokoa, min samarra xafletan. Kalitate txikiko jangarria da, eta atzaparren beste espezie jangarri batzuekin nahasten da, esate baterako, urretzarekin.
Ekologia:
Hostogalkorren azpian nahiz koniferoen azpian agertzen da, eta maizkoa dugu Pinus radiatapean, uda-erdialdetik udazken-erdialdera. Ale ugariko taldeak osatu ohi ditu, eta nahiko arrunta da gure eskualdean.
Jangarritasuna:
Jangarria
Bibliografia:
A.M.B., , Rivista di Micologia - 4-2004
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 6
Cetto B., 1993, I funghi dal vero - 5
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Galli R., 1996, Le Russule
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 2
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 5
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 2
Phillips Roger, 1981, Les champignons
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster