Lactarius piperatus (L.: Fr.) Pers.
Tent. disp. meth. Fung. :64 (1797)
20/07/1994P.N. UrkiolaCaducifolios
Sinonimoak:
Lactarius glaucescens Cros.
Lactarius pergamenus ss. Romagn.
Izen arruntak:
Lactario pimentero, esne-min
Oharrak:
Tamaina handiko Lactarius taldeari dagokio. Haragia sendoa da eta koloreak zurixkak. 10-15 cm-ko diametroa hartzen du txapelean. Ganbila da gaztetan erdialde barneratuarekin. Kopa forma hartzen du helduaroan, kolore zuriarekin. Okre tonua ere badu eta burdina-koloreko orbanak. Gainazala zimurtsu samarra da. Xaflak oso hertsiak eta estu-estuak dira; dekurrente samarrak. Oina zuria da eta estutu egiten da oinarri aldera. Haragia zuria da, eta latex zuri min-mina jariatzen du (lehortutakoan tonu okreak hartzen ditu). Ez da jangarria, zapore eskasa baitu.
Ekologia:
Batik bat udan eta udazken-hasieran agertzen da, haritzezko eta pagozko basoetan, ale gutxiko taldeetan eta maiz Lactarius volemus espeziearekin nahasita. Arrunta da.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Basso Mª Teresa, 1999, Lactarius Pers. - Fungi Europaei 7
Bauer C. A., 1982, Los hongos de Europa
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 6
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Garnweidner, 1988, Setas
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Grünert H. & Grünert R., 1984, Setas (Guías de la naturaleza)
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 6
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Phillips Roger, 1981, Les champignons
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 2
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster