Inocybe geophylla (Fr.: Fr.) Kumm.
Der Führer in die Pilzkunde, (Zwickau) :78 (1871)
25/11/2003DurangoPinus radiata
Izen arruntak:
Inocibe terrestre, inozibe zuri
Oharrak:
Espezie aldakorra da, eta ohiko forman kolore zuria du bai txapelean bai oinean. Txapelak nekez gainditzen ditu diametroko 3 cm-ak; konikoa edo kanpai formakoa da gaztetan, eta helduaroan zabaldu egiten da erdialdeko titi forma galdu gabe. Kutikula belustsua du eta izpitsu samarra. Oinaren gainazala izpitsua da azkenean eta gortina galkorra eduki ohi du ale heldugabeetan. Txapelaren diametroa baino luzeagoa izan ohi da. Xafla estu samarrak ditu, ia libreak kolore apalekoak hasieran baina buztintsua berehala. Esperma-usaina du, eta bere generoko espezie gehientsuen moduan toxikoa da.
Ekologia:
Hostogalkorren nahiz koniferoen azpian ager daiteke, eta oso arruta da gure inguruetako Pinus radiata guneetan. Horietan, ale ugariko taldeak osatzen ditu, barietate lilatsuarekin batera maiz. Uda hezeetan eta udaberrian ager badaiteke ere, udazkeneko eta negu hasierako espeziea da batik bat.
Jangarritasuna:
Ezezaguna edo susmagarria
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 5
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Iglesias P., 2002-2004, Setas del Parque Natural de Urkiola Vol. - 2
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 2
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 2
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster