Coprinus micaceus (Bull.: Fr.) Fr.
Epicrisis systematis mycologici, (Uppsala) :247 (1838)
26/11/2003OletaTocón
Izen arruntak:
Coprino micáceo, urbeltz mikadun
Oharrak:
Coprinus espezieetan ohikoenetarikoa da, eta bere ezaugarri nagusia txapel oboide, ganbil edo parabolikoa da. Txapela ez da guztiz irekitzen, eta erradialki ildaskatutako gainazala du, kolore marroi horixkakoa, ilunagoa erdialdean eta argiagoa ertzean. Diametroa ez da 2-3 cm-etara iristen, eta normalean ezkata lits edo mikatsu txikitxoz beteta egoten da ?zahartu ahala desagertu egin ohi dira. Xafla estu-estuak ditu, hasieran gris argiak eta beltzak gero. Delikueszente samarrak dira. Oina zuria eta lausotua da. Haragi gutxi du, eta ez da jateko ona.
Ekologia:
Espezie arrunt samarra da eta normalean ale ugariko taldeak sortzen ditu, egur gainean edo lurrean, lurperatutako egurretik gertu. Baso hostozabaletan bizi dira batik bat, parke edo lorategietan. Ia edozein urte-sasoitan ernamuin daiteke, baina uda eta udazkena ditu batik bat gogoko.
Jangarritasuna:
Baliorik gabekoa
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bauer C. A., 1982, Los hongos de Europa
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 4
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 2
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
García Rollán M., 1984, Setas de los arboles
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Grünert H. & Grünert R., 1984, Setas (Guías de la naturaleza)
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Moreno B., Gómez J., Jiménez J.F. & Infante F., 1996, Setas de Andalucia
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Phillips Roger, 1981, Les champignons
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster