Amanita rubescens (Pers.) Fr.
Fung. Bavar. Palat. :71 (1797)
30/08/1988P.N. UrkiolaHayedo
Sinonimoak:
Amanita rubens
Izen arruntak:
Amanita vinosa, ardotsu, lanperna
Oharrak:
Zaurietan haragia gorritu egiten zaio; horixe da, hain zuzen, lanperna honen ezaugarri bereziena. Txapelean tonu nabar arrosaxkak edo nabar gorrixkak dira nagusi; eta irregularki banandutako ezkatekin estalita egoten da (kolore gris edo arrosakoak). Hankak ?zuria edo ardo kolorekoa? eraztuna darama, eta oinarri erraboiltsua du, kosko matazatu hauskor eta galkorra. Espezie honen morfologia oso aldakorra da, eta gerta daiteke Amanita spissarekin nahastea, nahiz eta haren haragia gorritzen ez den. Jangarria eta goxoa da, baina gordinik toxikoa da, beroarekin desagertu egiten diren substantzia hemolitikoak baititu.
Ekologia:
Oso arrunta eta ugaria da; udaberri erdialdean hasten da agertzen, baina nagusiki udan eta udazkenean ernamuintzen da. Koniferoen nahiz zuhaitz hostogalkorren baso ugaritan bizi da, eta maizkoa da pinuen, izeien, pago eta haritzen azpian. Bakarka edo talde txikitan ageri ohi dira.
Jangarritasuna:
Goxoa (Toxikoa gordinik)
Bibliografia:
Aranzadi, 1971-1987, Setas del Pais Vasco (Láminas)
Bauer C. A., 1982, Los hongos de Europa
Bon M., 1987, Guía de campo de los Hongos de Europa
Breitenbach & Kränzlin, 1986-2005, Champignons de Suisse Tomo - 4
Cetto B., 1978, Guía de los hongos de Europa - 1
Chaumeton H., 1985, Guía de los hongos de Europa
Courtecuisse R., 2000, Photo-guide des Champignons D'Europe
Courtecuisse R. & Duhem B., 2000, Guide des Champignons de France et D'Europe
Galli R., 2001, Le Amanite
Garnweidner, 1988, Setas
Gerhardt, Vila & Llimona, 2000, Hongos de España y de Europa
Gerrit J. Keizer, 2000, La enciclopedia de las setas
Grünert H. & Grünert R., 1984, Setas (Guías de la naturaleza)
Iglesias P., 2002-2004, Setas del Parque Natural de Urkiola Vol. - 1
Laskibar & Palacios, 1995, Perretxikuak (Hongos)- Tomo - 1
Llamas B. & Terrón A., 2003, Atlas fotográfico de los hongos de la P. Ibérica
Lotina R., 1985, Mil setas ibéricas
Marchand A., 1971-1986, Champignons du nord et du midi Vol. - 1
Mendaza R. & Diaz Montoya, 1987, Las setas
Mendaza R. & Díaz Montoya, 1994, Las setas en la naturaleza Tomo - 1
Moreno B., Gómez J., Jiménez J.F. & Infante F., 1996, Setas de Andalucia
Neville P. & Poumarat S., 2004, Amaniteae - Fungi Europaei 9
Pacioni G., 1980, Guía de hongos
Palazón F., 2001, Setas para todos
Peña Santa Cruz, 1993, 100 Setas de Bizkaia
Phillips Roger, 1981, Les champignons
Picón R.M., Undagoitia J., Fernández J. & Fernández R., 2004, Macromicetos de la Res. de la Biosfera de Urdaibai
Ruiz J.M. & Ruiz Esteban, 2004, Guía micológica Tomo 2 (Amanita)
S.C.M., 1982-2003, Bolets de Catalunya (Láminas)
Sin autor, 1980, Las setas de la A a la Z Vol. - 1
Varios autores., , Nordic Macromycetes Vol. - 2
Gutxitan edo EsporadikoaArruntaArrunt samarraUgaria
Zerrendara Itzuli
© Copyright 2003-2019
Errotari talde mikologikoa
e-mail: webmaster